Zibersegurtasun nodoak
18 Jun 2026

Zibersegurtasun nodoak

Zibersegurtasuneko Baliabide Publikoak

Deskribapena

Zibersegurtasuna funtsezko alderdia da erakundeentzat, eta garrantzi berezia hartzen du enpresek digitalizazio-prozesuan aurrera egiten duten heinean.

Basque Digital Innovation Hub delakoaren zibersegurtasun nodoak probak, simulazioak eta entrenamenduak egiteko benetako ingurunea eskaintzen die enpresei. Nodoa Basque CyberSecurity Centrek (BCSC) koordinatzen du, eta elkarren artean banatutako eta konektatutako bost laborategik osatzen dute. Laborategiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile nabarmenen jabetzakoak dira, eta ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko erabiltzen dira. Hainbat arlotan (smart-grid, automobilgintza, blockchain, IA, industria segurua, produktuen ebaluazioa, eta abar) aplikatutako zibersegurtasuneko proiektuak egiteko gaitasuna dute.