18 May 2026

Zibersegurtasun industriala

Irekita

Deskribapena

Euskal industriaren eraldaketa digitalak eta konektagarritasun-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela eraso zibernetikoen aurrean gero eta hobeto prestatuta egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.

Zibersegurtasuneko espezialistek uste dute datozen urteetan zibersegurtasuneko intzidentzien hazkunde esponentziala gertatuko dela, erakundeek sareko konexioekiko duten esposizioa handitzearen ondorioz. Konektagarritasunarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorioa da, eta, beraz, funtsezkoa da hackerrek ustiatu ditzaketen zibersegurtasun urritasunik ez dagoela bermatzea, adibidez, hornidura-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.