Cybasqueko erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
1. Erabiltzaileari buruzko informazioa
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkartea (Cybasque) da ERABILTZAILEAREN datu pertsonalen tratamenduaren ARDURADUNA, eta jakinarazten dizu datu horiek 2016/679 (EB) Erregelamenduan, apirilaren 27koan (DBEO), eta 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan (DBLO), xedatutakoaren arabera tratatuko direla.
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Erabiltzailearekin merkataritza-harremana mantentzeko. Tratamenduan egin aurreikusten diren jarduketak honako hauek dira:
- Komunitatean enpresen inskripzioa izapidetzea.
- Banakako erabiltzaileen profilak izapidetzea eta aktibo mantentzea.
- Eskaerak izapidetzea, kontsultei edo ERABILTZAILEAK Cybasqueren webgunearen bidez eskura dituen harremanetarako bideetako edozeinen bidez egiten duen edozein eskaerari erantzutea.
Zergatik trata ditzakegu zure datu pertsonalak?
Tratamendua DBEOren 6. artikuluaren arabera legitimatuta dagoelako, honela:
- Komunitatean izena emateko interesa duten enpresa eta erakundeetako ordezkarien datu pertsonalei dagokienez, tratamendua beharrezkoa izango da Komunitatearen Erabilera Baldintzak betetzeko.
- Banakako erabiltzaileen datuen tratamenduan, Cybasquek tratamenduaren arduradunaren izenean jardungo du; kasu bakoitzean erabiltzaile jakinak gaitzen dituen erakunde inskribatua izango da arduraduna. Harreman hori Komunitatearen Erabilera Baldintzetan jasotako datu-babeserako eranskinaren bidez arautzen da.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Tratamenduaren helburua betetzeko behar den denboran bakarrik gordeko dira, edo haien zaintza agintzen duten legezko preskripzioak dauden bitartean; eta horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu egingo dira datuen anonimizazioa edo datuen erabateko suntsiketa bermatzeko segurtasun-neurri egokiekin.
Nori ematen dizkiogu zure datu pertsonalak?
Ez dago aurreikusita datu pertsonalak hirugarrenei komunikatzea, salbu eta, tratamenduaren helburuak garatu eta betearazteko beharrezkoa balitz, komunikazioekin lotutako gure zerbitzu-hornitzaileei; horiekin Cybasquek indarreko pribatutasun-araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun- eta tratamendu-eragilearen kontratuak sinatuta ditu.
Zein dira zure eskubideak?
Erabiltzaileari dagozkion eskubideak honako hauek dira:
- Sarbide-eskubidea: Interesdunek eskubidea dute beren datuak tratatzen ari diren jakiteko, bai eta beren datu pertsonaletara sartu edo haien kopia lortzeko ere.
- Zuzentzeko eskubidea: Interesdunek beren datuak zuzentzea edo eguneratzea eska dezakete datu horiek zehaztugabeak direnean.
- Ezabatzeko eskubidea: Interesdunek beren datuak ezabatzea ere eska dezakete, besteak beste, bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.
- Eramangarritasun-eskubidea: Pertsonen eskubidea da emandako datu pertsonalak beste arduradun bati zuzenean transmititzea, formatu egituratuan, erabilera arruntekoa eta makina bidez irakurtzekoa, teknikoki posible denean.
- Mugatzeko eskubidea: Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete; kasu horretan, erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
- Aurka egiteko eskubidea: Inguruabar jakin batzuetan eta haien egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriengatik edo erreklamazio posibleak egikaritu edo defendatzeko.
Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es), baldin eta uste badute datu-babeserako eskubideak urratu zaizkiela.
Zure eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:
Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkartea (Cybasque). Paseo Uribitarte, 3, 3ª planta, Bilbao, 48001.
E-maila: info@cybasque.eus.
2. Erabiltzaileak emandako informazioaren nahitaezko edo aukerako izaera
Erabiltzaileek, dagozkien laukitxoak markatuz eta harremanetarako formularioan edo deskarga-formularioetan izartxo batez (*) markatutako eremuetan datuak sartuz, modu adierazian, librean eta zalantzarik gabe onartzen dute beren datuak beharrezkoak direla zerbitzu-emaileak beren eskaerari erantzuteko; gainerako eremuetan datuak ematea, berriz, borondatezkoa da. Erabiltzaileak bermatzen du Cybasqueri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta haien edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du.
Cybasquek jakinarazten du webgunearen bidez eskatzen diren datu guztiak nahitaezkoak direla, erabiltzaileari zerbitzu egokia emateko beharrezkoak baitira. Datu guztiak ematen ez badira, ez da bermatzen emandako informazioa eta zerbitzuak haren beharretara guztiz egokituta egongo direnik.
3. Segurtasun-neurriak
Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dauden araudietan xedatutakoarekin bat etorriz, Cybasque bere ardurapeko datu pertsonalen tratamendurako DBEO eta DBLO araudien xedapen guztiak betetzen ari da, eta bereziki DBEOren 5. artikuluan deskribatutako printzipioak; horien arabera, datuak modu zilegi, leial eta gardenean tratatzen dira interesdunarekiko, eta egokiak, pertinenteak eta beharrezkoak direnera mugatuak dira tratatzen diren helburuekiko.
Cybasquek bermatzen du politika tekniko eta antolakuntzazko egokiak ezarri dituela DBEOk eta DBLOk ezartzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzeko, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta behar duten informazioa eman diela eskubide horiek baliatu ahal izan ditzaten.
Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkartea (Cybasque). Paseo Uribitarte, 3, 3ª planta, Bilbao, 48001.
E-maila: info@cybasque.eus.