Tailer praktiko honetan, adimen artifizial sortzailea modu pribatuago, seguruago eta kontrolatuagoan erabiltzearen abantailak ikasiko dituzu, hizkuntza-ereduak (LLMak) zuzenean zure ordenagailuan exekutatuz, modu lokalean, eta zure datuekin modu pribatuan hitz eginez.
Alde batetik, AI Act delakoaren gakoak ezagutuko ditugu, abuztuaren 2an aplikatzen hasten diren zatiak, eta IA sistemen erabileran duten eragina: arrisku-mailen araberako sailkapena, oinarrizko betebeharrak, datuen pribatutasuna eta IAko tresnekin modu arduratsuan lan egiteko jardunbide egokiak.
Alderdi teknikoan, hodeiko zerbitzuen open-source alternatibak, abantailak eta eskalagarritasuna, lokalean LLMak nola instalatu eta exekutatu, bezero/zerbitzari ingurune pribatu bat nola prestatu eta haiekin modu seguruan hitz egiteko dokumentuak edo datu-karpetak nola konektatu ikusiko dugu.