Zibersegurtasuna gaur egun edozein enpresarentzat benetako kezka zergatik den eta hori modu antolatu eta arduratsuan kudeatzeak zer dakarren ulertzen laguntzeko pentsatuta dago jardunaldi hau.
Saioan, enpresek eremu digitalean dituzten arazo-motak azalduko dira (iruzurrak, zerbitzu-geldialdiak, informazio-galera, lege-zehapenak, etab.), eta zergatik ez den gai informatiko bat soilik, baizik eta negozioari, kudeaketari eta jardueraren jarraitutasunari eragiten dion gai bat.