Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Konputazioa Hodeian
01 Sep 2026

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Konputazioa Hodeian

Hasiera-data
01 Sep 2026
Prezioa
Kontsultatzeko
Kokapena
Arrasate-Mondragon

Deskribapena

 

Profil profesional modernoa, osoa eta oso eskatua eskuratuko duzu. Bertan, gizartea eraldatzeko gaitasun handia duten hiru arlo teknologiko integratzen dira.

Masterra amaitzean, gai izango zara:

1. Adimen artifiziala aplikatzea, datuen potentzial guztia ateratzeko; horri esker, informazioa ezagutza bihurtuko duzu, eta balioa lortuko duzu gizartearentzat eta haren erakundeentzat.

2 Zibersegurtasun-beharrak identifikatzea eta informazioa eta horren euskarri diren azpiegiturak eta software-produktuak babesteko neurriak diseinatu, garatu eta aplikatzea.

3. Erabilgarritasun handiko cloud azpiegiturak diseinatzea, hornitzea eta kudeatzea, gizartearen behar berriei erantzuteko.

4. Softwarearen diseinuan, garapenean eta hedapenean azken joerak aplikatzea, eta, horrela, aplikazio seguruak, eskalagarriak eta kalitate handikoak modu arinean sortzea.

 

Nori zuzendua

Informatikako (ikastaro osagarririk gabe), Telematikako, Telekomunikazioetako, Elektronikako eta antzeko beste arlo batzuetako unibertsitate-titulu ofizialak dituzten ikasleak.