Ziberariketa deskargagarriak Cyberzaintzaren tresna bat da, erakundeei zibereraso baten aurrean beren erantzuna probatzen eta praktikatzen laguntzen diena.
Hemen, zibermehatxu nagusietan oinarritutako bost ariketa aurkituko dituzu, zure enpresaren zibersegurtasuna ingurune seguru batean probatzeko, nahi adina aldiz.
Zerbitzua ukatzeko erasoa
Ziberariketa hau gure azpiegiturari zerbitzua ukatzeko erasoa gertatzen den erabilera-kasu batean oinarritzen da. Zerbitzua ukatzeko erasoak sistema bat gehiegi kargatzean dautza, harik eta bere funtzioa betetzeko gai ez den arte.