25 May 2026

Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuneko gaitasun aurreratuak enpresetan, eragiketetan eta erresilientzian

Irekita

Deskribapena

Helburua
Gipuzkoako ETE industrialek zibersegurtasunaren arloan duten gaitasun operatiboa eta antolaketa-gaitasuna indartzea.


Onuradunak
Erakunde onuradunak Gipuzkoan kokatutako ETEak izango dira, baldin eta jarduera industrialak, erauzketakoak, eraldatzaileak, produkziokoak, zerbitzu teknikoetakoak, aurreko horien ekoizpen-prozesuarekin lotutakoak eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen esparrukoak garatzen badituzte.