Cyber Resilience Act (CRA) delakoak zibersegurtasuneko Europako esparru berri bat ezartzen du, Europar Batasunean elementu digitalak merkaturatzen dituzten produktuei aplikatzeko. Inpaktua bereziki garrantzitsua izango da fabrikatzaileentzat, software-garatzaileentzat, integratzaileentzat eta enpresa teknologikoentzat; izan ere, produktuaren bizi-ziklo osoan zibersegurtasuneko nahitaezko baldintzak ezartzen ditu, eta Europako merkatura sartzearekin lotzen ditu.