Kongresuak estatu mailan erreferente gisa finkatzeko bokazioa indartzen du, nazioarteko proiekzio gero eta handiagoarekin. Horretarako, lehen mailako nazioko eta nazioarteko hizlariak, ospe handiko dibulgatzaileak, enpresa liderrak, startupak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, inbertitzaileak eta erakundeetako eta sektoreko eragileak bilduko ditu. Hori guztia teknologiaren giza dimentsioa eta aniztasuna ahaztu gabe, horiek baitira beharrezko eboluzioaren zutabeak. Esparru horretan, programak Women4Cyber ekimen europarraren track espezifiko bat izango du, bai eta prospektiban eta pertsonen paper nagusian adituak diren dibulgatzaileen parte-hartzea ere.