Automobilgintzaren ekosistemako kide guztiek kontuan izan behar dute badagoela 2024ko uztailaz geroztik mugikortasuna zibersegurua izatera behartzen duen araudi bat. Araudi hori UNECE/R155 da, eta automobilgintzaren industria eta industria horri lotutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak irauli ditu: hornitzaileak, flota-operadoreak, integratzaileak, transformadoreak, mugikortasun-enpresak… Zure ustez, araudi horrek eragina du zure erakundean?