ITECAMek, TECNALIArekin lankidentzan, gakoen banaketa kuantikoari (QKD) eta komunikazio seguruen etorkizunean duten eginkizunari buruzko webinar bat antolatu du. Saioan zehar, teknologia horrek zibersegurtasunaren arloan dituen aplikazioak, abantailak eta erronkak jorratuko dira, sateliter bidezko komunikazio kuantikoak eta informazioa trukatzea bebesteko gakoak kudeatzeko sistemen integrazioa barne. Topaketak aukera emango du irtenbide horiek benetako inguruneetan ezartzeko azken aurrerapenak eta erronka teknikoak ezagutzeko.
Deskribapena
Agenda
16:00etatik 16:10era Webinarra irekitzea.
16:10etik 16:40ra "Gakoen banaketa kuantikotik komunikazio seguruetara: gakoak ingurune errealetan integratzea eta kudeatzea". Aitor Brazaola-Vicario, zibersegurtasuneko ikertzailea TECNALIAn.
16:40tik 17:10era "Satelite bidezko komunikazio kuantikoak: gaitasunak, erronkak eta aplikazioak". Jaime Moya Flores, Itecameko Teknologia Kuantikoen saileko teknikaria.
17:10etik 17:30era Zalantzak argitzea.