Online Etengabeko Hezkuntzako Masterra: Zibersegurtasuna
16 Oct 2026

Online Etengabeko Hezkuntzako Masterra: Zibersegurtasuna

Hasiera-data
16 Oct 2026
Amaiera-data
23 Jul 2027
Iraupena
1000 ordu
Prezioa
Kontsultatzeko
Entitatea
Mondragon Unibertsitatea
Kokapena
Birtuala/Online

Deskribapena

 

Master honen helburu nagusia parte-hartzaileei zibersegurtasunaren elementuak enpresetan integratzeko beharrezkoak diren ezagutza, trebetasun praktikoak eta gaitasunak ematea da.

Prestakuntza-programak gaitasuna ematen die bertaratuei segurtasunean sortzen ari diren arazoen aurrean modu proaktiboan jarduteko, hainbat erantzun alternatibo planteatuz eta emaitza posibleak aurreratuz, segurtasun-mehatxu berrienen aurrean erantzun eraginkorrena hautatzeko.

Zibersegurtasun Masterrak informazioaren segurtasunaren arloan prestatutako profesionalen merkatuaren eskaera zorrotzari erantzuten dio.

 

Nori zuzendua

Master hau zibersegurtasun-arriskuen tratamenduan espezializatu nahi duten teknologiako eta/edo prozesu industrialetako profesionalei zuzenduta dago, baita beren karrera gorabidean dagoen sektore horretara bideratu nahi duten titulatu berriei ere.