Informazio-teknologien (IT) eta teknologia operazionalen (OT) arteko konbergentziak nabarmen handitu du industria-inguruneen zibermehatxuekiko esposizioa. Energia, automobilgintza, garraioa eta manufaktura bezalako sektoreetan, sistema industrialen eta azpiegituren segurtasuna funtsezko erronka bihurtu da.
Erronka horri erantzuteko, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) unibertsitateko mikroegiaztagiri hau eskaintzen du, industria-inguruneetako zibersegurtasun-arriskuak identifikatu, prebenitu eta kudeatzeko ezagutza eta gaitasun praktikoak eskuratzeko.
Prestakuntzan zehar, industria-kontrol sistemak (ICS eta SCADA), sare industrialak, OT sareen segmentazioa, anomalien detekzioa eta segurtasun-intzidenteei erantzuteko estrategiak landuko dira. Horrez gain, nazioarteko estandarrak eta erreferentzia-esparruak aztertuko dira, hala nola IEC 62443, NIST SP 800-82 eta MITRE ATT&CK for ICS.