Zibersegurtasunaren sarrera eta oinarriak
05 Nov 2026

Zibersegurtasunaren sarrera eta oinarriak

On-line
Hasiera-data
05 Nov 2026
Amaiera-data
30 Apr 2027
Iraupena
50 ordu
Prezioa
100.00 €
Entitatea
EHU/UPV, ZIUR, CYBERTIX, FITLEARNING
Kokapena
Birtuala/Online

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) unibertsitateko mikrokredentzial hau eskaintzen du zibersegurtasunari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta ingurune digitaletako arrisku eta mehatxu nagusiak ulertzeko.

Prestakuntzan zehar honako hauek landuko dira: kalteberatasun nagusiak, sistemak eta datuak babesteko mekanismoak, kriptografiaren eta sarbide-kontrolaren oinarrizko kontzeptuak, eta zibersegurtasuneko estandarrak eta erreferentzia-esparruak, hala nola NIST, ISO 27001 eta ENS.

 

Nori zuzendua

Zibersegurtasunaren arloan hasi nahi duten edo sistema eta ingurune digitalen babesari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonak, arlo horretan aldez aurreko prestakuntzarik izan gabe.

Baldintzak

Ikasleek matrikula egiten dutenetik gehienez 7 asteko epea dute prestakuntza osatzeko.

Oharra: Adierazitako amaiera-data (2027ko apirilaren 30a) matrikula-epea ixteari dagokio, ez ikastaroa amaitzeari.