Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) unibertsitateko mikrokredentzial hau eskaintzen du zibersegurtasunari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta ingurune digitaletako arrisku eta mehatxu nagusiak ulertzeko.
Prestakuntzan zehar honako hauek landuko dira: kalteberatasun nagusiak, sistemak eta datuak babesteko mekanismoak, kriptografiaren eta sarbide-kontrolaren oinarrizko kontzeptuak, eta zibersegurtasuneko estandarrak eta erreferentzia-esparruak, hala nola NIST, ISO 27001 eta ENS.