Zibersegurtasun korporatiboko (GRC) prestakuntza-ibilbidea (Gobernua, Arriskuak eta Betetzea)
01 Sep 2026

Zibersegurtasun korporatiboko (GRC) prestakuntza-ibilbidea (Gobernua, Arriskuak eta Betetzea)

Bestelakoak On-line
Hasiera-data
01 Sep 2026
Iraupena
200 ordu
Prezioa
2,525.00 €
Entitatea
Mondragon Unibertsitatea
Kokapena
Birtuala/Online

Deskribapena

Informazioaren segurtasuna (horren parte da zibersegurtasuna) funtsezkoa da bezeroen eta erakundeen balio-aktiboak babesteko konfidentzialtasunaren, osotasunaren eta erabilgarritasunaren dimentsioetan.

Ikastaroak GRC informazio korporatiboaren segurtasunaren arloko alderdi nagusi guztiak hartuko ditu kontuan:

  1. Segurtasuna gobernatzea eta kudeatzea erakunde batean,
  2. Arriskuen azterketa eta kudeaketa, eta
  3. Araudia betetzea

ikasleek zibersegurtasun korporatiboaren 360º-ko ikuspegi exekutiboa lor dezaten.

Nori zuzendua

Prestakuntza-ibilbide hori GRC zibersegurtasunaren arloko ezagutzak laburtzeko ariketa batean oinarritzen da: behar bezain zehatzak izatea bateratzen saiatzen da (zentzu horretan, gaur egungo merkatuko osatuenetarikoa da), eta zentzuzko denboran landu daiteke.

Arlo korporatiboan edo antzekoan bitarteko geruzetako exekutiboei, liderrei edo profesionalei zuzentzen zaie batez ere, GRC informazioaren segurtasunaren arloan ezagutzak eskuratu nahi baitituzte, beren erritmoan prestakuntza emanez, eta beren erakundean zibersegurtasunaren, jardunbide egokien eta lotutako araudiaren ikuspegia txertatu ahal izateko. Ikastaro hau egiteko ez da ezagutza tekniko informatikorik behar.