BTIrekin batera Txilera eta Argentinara misio komertzial bat antolatzen ari gara, azaroan egitekoa dena.
BTIk bi herrialdeetan dituen ordezkaritzek agenda pertsonalizatuak diseinatuko dituzte enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzat. Misioaren iraupena astebetekoa da (astelehenetik ostiralera, gehi bidaia-egunak), nahiz eta enpresen interesaren arabera zabaltzeko aukera dagoen.
Programak bi egun eta erdiko egonaldia aurreikusten du Buenos Airesen eta beste bi egun eta erdikoa Santiagon.
Kalkulatutako aurrekontua 1.800 eta 2.000 €bitartekoa da. Gainera, SPRIren Zabaldu+ laguntzak eskatzeko aukera dago, partaidetza partzialki finantzatzeko.
Parte hartu nahi duten enpresek mezu elektroniko bat bidal diezagukete ekainaren 29a baino lehen.