Datu-espazio honen bidez, zibersegurtasunari buruzko informazio interesgarria partekatzen da. Gaur egun garatzen ari diren erabilera-kasuak Euskadin eskaintzen diren zibersegurtasuneko ikastaro, master eta prestakuntza-programak partekatzetik hasi eta prestakuntza horiei lotutako gaitasun eta konpetentzia guztiak eskaintzeraino doaz. Horrez gain, konputazio kuantikoak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren algoritmo eta tresnei buruzko funtsezko informazioa ere partekatzen da, *quantum-safe* delakoaren esparruan.
Plataforma honen bidez, interesa duen edozein erakundek bere esku dituen datuak eskaintzeko aukera izango du, eta, aldi berean, beste erakunde batzuek eskaintzen dituzten datuak eskuratu eta kontsumitu ahal izango ditu. Horrela, datuen ekonomia errealitate bihurtzen laguntzen da, informazioa modu eraginkorragoan partekatzea ahalbidetuz eta prozesuak bizkortu eta hobetzeko aukera emanez.