ZIUR laborategia azken belaunaldiko instalazio bat da, euskal enpresen industria-segurtasun informatikoa indartzeko diseinatua. Ingurune honek industria-plantaren benetako baldintzak erreplikatzen ditu, zibererasoen simulazioa, segurtasun-soluzioen probak eta ahulguneen analisia ahalbidetuz, benetako ekoizpen-sistemak kaltetu gabe.
Laborategia esperimentaziorako, prestakuntzarako eta ikerketarako gune gisa diseinatu da, non enpresek, teknologia zentroek eta profesionalek probak egin ditzaketen sistema industrialetan, automatizazioan, OT sareetan eta baita ingurune robotikoetan ere. Horrela, erakundeek mehatxuak aurrez ikusi, teknologiak balioztatu eta gertakariak prebenitzeko eta erantzuteko gaitasunak hobetu ditzakete.
Gainera, laborategiak zibersegurtasun soluzio berrien probak egitea eta Industria 4.0ko ezagutza espezializatuak garatzea ahalbidetzen du, industria, teknologia-hornitzaile eta zibersegurtasun adituen arteko lankidetza errazteko.